Erabaki dira lehenengo 9 zenbaki sarituak

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 2a, 02:00

Udalak arrandegietan tu­ppe­rrak erabiltzeko kanpai­na dauka martxan. Herna­niko arrandegietan erosketa egite­ra­­koan, tupperra erabil­tzen du­ten bezeroei zozketa bate­rako zenbakia ematen zaie eta atzo, kanpainako lehenengo zozketa egin zen. Bederatzi izan dira zenbaki sarituak, izan ere, be­deratzi arrandegi dira kanpai­na­ko partaide eta arrandegi bakoi­tzeko egin da zozketa.

Hona­koak izan dira sarituak: Amaian, 195; Eros­kin, 45; Itxas­pen, 148; Jaione konjela­tua­ken, 14; Mari Fen, 956; Mariscos Hernanin, 8; Otae­gin, 46; Super BMn, 59; eta Zulaikan, 74. Sarituek, 30 euroko balea izango dute zenba­kia hartu­ta­ko arrandegiko produk­tue­tan. Kanpainak beste 5 hi­labete iraungo du eta hila­be­tero egingo dira zozketak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!