Berriak Hernaniko Merkatari eta Ostalarien elkarteak Bezeroaren Astea antolatu du aste honetan zehar eta hainbat ekintza izan dira. Atzo, esaterako, Oilaskotxea izeneko antzezlanaz gozatu zuten Plaza Berrira gerturatutako herritarrek. Eta oilaskoarekin asetu ez zirenek, gaur Haragiaren Festa izango dute Plazan, 18:00etatik aurrera. Urtero bezala, txerri saiheskia eta saltxitxak jateko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!