Joan den larunbatean Gipuzkoako Federazioaren 2garren Saria jokatu zen eta bertan hartu zuen parte Itsaso Tolosa hernaniarrak, Buruntzaldea IKT taldearekin. Hernaniarra txapeldun izan zen berriro, infantil mailan. Puntuazio altuena lortu zuen 200 bizkar frogan eta bere marka hobetu zuen 2 segundotan, 2’35’’51 denborarekin. 50 bizkar frogan hirugarren izan zen 34’’06 denborarekin eta igerileku luzeko bere marka hobetu zuen. Tolosak Espainiako Txapelketan hartuko du parte uztailean, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!