Urumeako haurrek abilezia onenak erakutsi zituzten, ikastolaren jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 1a, 02:00

Urumea ikastolak jaialdia antolatu zuen igandean, Gay Murren. Egun osoko festa izan zen eta goizean, Haur Hez­kuntzako eta Lehen Hezkun­tzako haurrek emanaldia eskaini zuten. Beren abileziarik onenak erakutsi zituzten. Ondoren, tailerrekin gozatzeko aukera izan zen. Arratsaldean ere ez zen aspertzeko tarterik izan; bazkari ederraren ostean, puzgarriak eta karaokea izan baitziren. Eguraldia lagun, giro ederra izan zen nagusi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!