Lau hitzaldi, ostirala bitarte

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 1a, 02:00

Gai ezberdin eta interesgarriei buruzko jakinmina ase­tzeko aukera izango da datozen hiru egunotan, Herna­nin. Izan ere, ostiralera bitarte, lau hitzaldi emango di­tuz­te. Gaur, El TIPNIS, contra la ca­rre­tera del Apo­calipsis izeneko hitzaldia izango da, 19:30etan Biterin. Ber­tan, makroproiek­tu­­ek lu­rral­de indigenetan du­ten era­gina azal­duko dute Adol­fo Moye indigenak eta TIPNISe­ko (Isi­do­ro Secure Par­ke Na­zio­nala eta Lurral­de Indigena) presidenteak eta To­ño Puerta Tau­pa­dak ONGko sortzaileak eta Boli­via­ko Amazonian liberatu gisa lan egiten duenak.
Bihar, berriz, bi hitzaldi izan­go dira: bata, zentral nu­klea­­rrei buruzkoa, eta bestea, aza­­la nola zaindu ikasteko. Os­tiralean, euskera elkargune hartuta, belaunaldi eta jatorri ez­ber­­dinetako hernaniarren topaketa izango da.

Gaur, 19:30etan Biterin
‘El TIPNIS, contra la carretera del Apocalipsis’
TIPNIS (Isidoro Secure Parke Nazionala eta Lurralde Indigena) Bolivia erdi-erdian dago eta azken hamarkadetan zenbait tentsio eta gatazken erdigunea ere izan da. Batez ere hiru gai dira gatazken oinarri: lurren gaineko gatazka zah­arra dago nekazari kolonizatzaile eta indigenen artean; Villa Tu­nari-San Ignacio de Moxos errepidearen proiektua dago, TIPNIS er­dibituko duena; eta Secure Blo­kean petrolera bat jarri nahi izatea.
Gaurko hitzaldi honen helburua da, salatzea, desarrollismoaren aldeko makroproiektu txikitzaileek lurralde indigenetan eta bertako bioaniztasunean duten eragina. Hernaniko Kooperazio Taldeak antolatu du hitzaldia.

Bihar, 18:30etan Biterin
‘Nola zaindu azala udaberrian eta udan; gozatu eguzkiaz!’
Eguraldi onak hasiak dira eta eguzkia hartzea ohikoa izaten da urteko sasoi honetan. Hori horrela, eguzkiaz gozatuz, udaberrian eta udan azala nola zaindu ikasteko, hi­tzaldia izango da bihar, Min­biziaren Aurkako Elkarteak antolatuta, Ongintzako Prebentzio Sailaren laguntzarekin. Azalpenak Maider Sierrak emango ditu, hau da, Minbiziaren Aurkako Elka­r­teko prebentzio arloko psikologoak.
Hitzaldia bihar, arratsaldeko 18:30etan izango da Biterin. Dohanik da eta antolatzaileek parte hartzeko deia luzatzen diete herritarrei.

Bihar, 19:00etan gaztetxean
‘Lemoiz, Garoña, Txernobil, Fukushima.
Las luchas
antinucleares’

Fukushimako ezbeharrak zentral nuklearren eztabaida mahaigainean jarri du berriz ere. Eta iraganeko eta gaur egungo borroka antinuklearrei buruzko hitzaldia antolatu du AHTren Aurkako Tal­deak. Lemoiz, Garoña, Txernobil, Fuku­-s­hi­­ma. Pasado y actualidad de las luchas antinucleares izeneko hitzaldia bihar izango da, 19:00etan, Kontrakantxa gaztetxean.
Horrez gain, ekainaren 9an, beste hitzaldi bat izango da, AHTren Aurkako Taldeak antolatuta: AHTren obren eraginak: kalte­tuen testigantzak. Kontra­kan­txan izango da, 19:00etan.

Etzi, 19:30etan Biterin
‘Euskera denon elkargune?’
Belaunaldi eta jatorri ezberdinetako hernaniarren arteko topaketa izan­­go da ostiralean, Euskera de­non elkargune? izenburupean. Bi hizkuntza edo gehiagotan bizi izateak dakartzan erronka, deseroso­ta­sun, aukera eta esperientziak eza­gutu eta konpartitzea da asmoa.
Parte hartuko dute: 60-70eko hamarkadan Hernanira bizitzera etorritakoek, adin eta bizipen desberdinetako euskaldunek, erdal hiztunek, jatorri eta hizkuntza desberdinetako etorkin berriek... eta gai horien bueltan parte hartu nahi duten herritar guztiek.
Antolatzaileak honakoak dira: Banaizbagara elkartea, AEK, Dobera Euskara Elkartea, Amher eta Hernaniko Udaleko Euskara eta Immigrazio Saila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!