Hernani, laugarren

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 31a, 02:00

Larunbatean Euskal Herriko Errugbi Txapelketa jokatu zen Saran eta Hernani laugarren geratu zen. Zortzi taldek hartu zuten parte; herrialde bakoitzetik talde bat izan zen, eta zortzigarren taldea, Sa­rakoa, antolatzailea. Ligaxka fasean, Hernanik menpean har­tu zituen Getxo eta Azkaine eta Donapaleuren aurka galdu zuen. Hori horrela, 3ga­rren eta 4garren posturako sailkatu ziren hernaniarrak. Sara izan zuten aurkari eta 5na berdindu zuten. Fut­bo­lean bezala, penaltietara erabaki zuten hirugarren postua. Sara­ko­ek bi sartu zituzten, eta Hernanik bakarra; beraz, laugarren postuarekin konformatu behar. Txapeldun, Donapaleu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!