Beterano, Emakume, Gazte eta Haurren Txapelketa jokatu zen
igandean, Ereñotzun. Emakumeetan Aitziber Makazagak irabazi zuen
45 brila botata. Zeraindarrak 8 brila ere jo zituen tiraldi batean. Bigarrena Rosa Mari Santos hernaniarra izan zen 39 brilarekin. Beteranoetan, Martin Retegi idiazabaldarrak eta Jose Ugalde hernaniarrak 47na brila bota zituzten. Desenpatean idiazabaldarra nagusitu zen. Gazteen artean, berriz, Julen Loitegi urnietarra izan zen onena, 45 brila botata. Guztira, 36 lagunek hartu zuten parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!