Dokumentala gaur, lehengo urtean Israelek erasotutako Marmara itsasontziari buruzkoa

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 31a, 02:00

Fuego sobre el Marmara do­kumentala izango da ikusgai gaur, 19:30etan Biterin. Gaza­ko milioi eta erdi palestinar blokeo egoeran bizi dira azken hiru urtetan. Ehundaka kazetari eta aktibista blokeo hori hausten eta laguntza eramaten saiatu ziren itsasontzietan; horien artean, Mavi Marmara itsasontzia. 2010e­ko maiatzaren 31n, hau da, gaur urtebete, israeldar militarrek itsasontzi horiek erasotu zituzten eta Mavi Marmara itsasontziko 9 pertsona hil zituzten; tartean, Cevdet Kiliclar kazetaria, eskutan ka­mara zuela. Dokumentalak kontatu nahi du itsa­son­tzi horren historia, aktibista eta kazetari horien ikuspuntutik. Ger­tatu zena berreraiki nahi du eta azaldu, parte hartzen zutenen konpromisoa eta bortizkeriaren nondik norakoak.

Ondoren, bigarren itsasontziari buruz
Bizirik atera ziren aktibista eta kazetari horien laguntzarekin, Caracasetik Londre­sera bi­daia­­tzeko aukera izango da, Bruselas, Valentzia, Bartze­lo­na, Estocolmo eta Istanbuletik barrena, goizalde hartan Me­di­­te­rraneoko uretan gertatu zena ezagutzeko. Dokumen­ta­la David Segarra valentziarrarena da. Hernaniko Koopera­zio Tal­deak eta Gazara Bidean ekimeneko bultzatzaileek an­to­latu dute emanaldia. Dokumentalaren ondoren, Gazara bidean dijoan bi­ga­­rren itsasontziari buruzko in­for­mazioa emango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!