final laurdenetako kanporaketa ia erabakita utzi zuen Hernanik larunbatean, Bidanian. 2-1 irabazi zuen Bidegoian taldearen kontra, jubenil eta seniorretan nagusitasuna erakutsita.
Kadetetako partidua ikusgarria izan zen, eta lau pilotariek goi mailako partidua jokatu zuten. Azkenean, etxekoak hobeak izan ziren, eta 22-16 galdu zuen Hernanik. Jubeniletan 8-1 galtzen hasi zen Hernani, urduri jokatzen. Baina pelota aldaketarekin, buelta eman zion partiduari, eta 17-22 irabazi zuten. Azkenik, seniorrentzat oso partidu erraza izan zen. Ojuel eta Gorrotxategik beste maila batean jokatzen dute, eta hala erakutsi zuten, 6-22 irabazita. Bueltako partidua larunbatean jokatuko da, Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!