urtetik urtera arrakasta haundiago du Arcachoneko akuaparkerako irteerak, eta asko dira, urtero, plazarik gabe geratzen direnak. Aurten ere hutsik egin gabe, irteera antolatu dute Gazte Txokoan ekainaren 18rako, eta izen-ematea ere zabaldu dute. Plazak mugatuak dira, eta joan nahi dutenek ahalik eta azkarren eman beharko dute izena, Gazte Txokoko lokalean; azken eguna ekainaren 4a da.
Gazte Txokoko azken irteeran ere, lagun ugarik hartu zuten parte. 65 lagun animatu ziren, Senda Vivan egun pasa ederra egitera. Animaliak ikusi eta atrakzioez disfrutatu zuten.
Frontenisa, tailerrak,
sukaldaritza... ekainean
Irteeraz gain, beste hainbat ekintza antolatu dituzte, azken txanpa honetan: gaur hondartzara joango dira; ekainaren 1, 2, 8 eta 9an kartapazio tailerra egingo dute; ekainaren 4an sukaldaritza tailerra; eta ekainaren 11n pin-pon txapelketa, Panan.