Gizarte animazioa, Hernani Institutuaren eskaintza berezia

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 29a, 02:00

GIZARTE eta Kultur animazioa eskainiko du Hernani Ins­titutuak datorren urtean, zerbi­tzue­tan lan egiteko prestatutako Goi Mailako zikloa. Eskain­tza berezia du Hernani Ins­ti­tutuak, zabaldu egiten duelako orain arteko aukera: me­ka­nika, elektrizitate edo elektronika gaiaz aparte, noski. Betiko eskaintza ere hor izango da: erdi eta goi mailako zikloetan. Aurrematrikula asteazkenean irekiko da, eta ekainaren 10a arte zabalik izango da; bertatik pasata (Karmelo Labaka, 7) edo telefonoz deituta: 943551958.

Mekanizazioa, maila guztietan eskaintzen den zikloa

Karmelo Labakak beti eskaini izan dituen zikloak mantendu egingo ditu datorren urtean ere. Mekanizazioaren arloan, adibidez, hiru mailatan es­kain­tzen ditu zikloak: Goi Mai­­­lako zikloetan; Erdi Mai­lako zikloetan; eta PCPI­etan (ti­tulaziorik ez dutenak). Ur­tez urte aldatzen ari da mekanizazioaren arloa, eta erabat egokituta dago Hernani Ins­ti­tu­tua eskaintza puntakoena emateko. Elektrizitatea eta Elek­tro­ni­ka arloak Goi Mailan eta Erdi Mailan eskaintzen dira: Sis­tema elektrotekniko eta automatizatuak (Goi Mailan); Ins­talazio elektriko eta automatikoak (Erdi Mailan); eta Tele­komunikazio instalazioak (Er­di Mailan, eskaintza berria).

Lau eskaintza berri

Datorren urtean lau ziklo berri eskainiko ditu Institutuak. Bi ziklo izango dira, beti landu izan diren arloetan: Meka­ni­zazio arloan PCPI mailako ziklo bat, eta Tele­ko­mu­nikazio instalazioetarako ziklo bat Erdi Mailan. Horrez gain, aukera berezia jarri dute aurten, hirugarren sektorean lana bilatzeko: PCPI mailan, auxiliar lanetarako zikloa: Etxeko lanetarako eta menpeko per­tsonak zaintzea. Eta Goi Mai­lako zikloa: Gizarte eta Kultur animazioa. Azken hori zentzu zabalean lantzen da: talde dinamika, jende gazte, heldu, arazoak dituztenak zaintzeko prestaketak dira; monitoreak koordinatu eta abar egiteko prestakuntza, hain zuzen.

Leonardo eta Erasmus

Praktikak kanpoko herrialdeetan egiteko aukera bilatzen die Hernani Institutuak, interesa duten ikasleei. Horretarako, Leonardo eta Erasmus programak dauzka. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!