txotx denboraldiak urtero jende asko erakartzen du Hernanira, eta aurten ere halaxe izan da, denen iritzian. Festa garaia izaten da Hernanin bolada hori, baina jende pilaketak diren toki gehienetan bezala, arazoak ere sortarazten ditu herritarren artean. Hernanin, Kaxko auzo elkarteak batzarra egin du denboraldiari buruz hitz egiteko, eta era guztietako iritziak eman dituzte auzotarrek.
Zer dago hobetzeko?
Alde on edo txarrak alde batera utzita, hobetzeko proposamenak hauek dira: festa Kaxkotik ateratzea; irabazi ekonomikoak hobeto zabaltzea; turismo tourretan promozioak egitea edo dibertsio-leku eredugarri izatera pasatzea. Hartu beharreko neurriak ere aipatzen dira: bijilantzia gehiago, zarata neurketak egitea, zarataren araudi bat egitea, komun gehiago jartzea...
Kaxko elkarteko auzotarren iritzi batzuk: *
Kaleetan garbitasuna
l Atzieta kalean zati batzutan garbitasun arazoak.
l Garbitzeko makinak bi ordu lehenago hasi izan dira lanean.
l Kardaberaz kaleko garbitasuna hobeto egin
beharko litzateke, kamioia pasata ere askotan kalea zikin geratzen baita.
l Parkeak txukunago mantendu beharko lirateke, asteburuetan batez ere.
l Zakarrontzi asko kendu egin dira. Txotx denboraldian soporte fijoak dituzten zakarrontziak jartzea interesgarria litzateke, edalontziak botatzeko.
Komunak
l Komun gutxi daude eta kartelak ez dira ikusten. Seinale haundiagoak jarri behar dira. Plaza Berriko komunak irekita mantentzea planteatu da. Jendeak kaleetan eta portaletan pixa egiten jarraitzen du.
Tabernak
l Ordutegia errespetatzen dute orokorrean.
l Plastikozko edalontzietan zerbitzatzen dute, baina jende gutxiago dabilenean, kristala ere ikusten da.
l Taberna batzuetan, itxi eta gero, jendea barruan geratzen da, eta horrek zarata arazoak sortzen ditu beranduago, ateratzen direnean.
Udaltzaingoa
l Behar baino gutxiago ibiltzen dira Kaxkoan, askoren iritziz. Plaza Berrin eta Zinkoenean maizago ikusten dira, Kardaberazen eta Kale Nagusian baino.
l Kardaberaz kalean jendetza izaten denean, zaila da bertara sartzea; Udalari eskatu behar zaio udaltzaingoak bere lana egitea.
l Udaltzaingo gehiago ibiltzen da gauean. Aurten, ordea, jende gero eta gehiago egunez etortzen da, gauez baino. Moldatu egin beharko da hori.
l Gudarien plazan udaltzainak dabiltzanean, jendeak errespetu haundiagoz jokatzen du (pixa gutxiago...).
Soinuak
l Soinu-neurketei buruzko txostena eskatzen zaio Udalari. 2005eko neurketek zioten Kardaberaz eta Kale Nagusian 95,5 dezibelio inguru zeudela, legeak gehienez 55 uzten duenean.
l Soinu-neurketei buruzko txostena eskatzen zaio Udalari. 2005eko neurketek zioten Kardaberaz eta Kale Nagusian 95,5 dezibelio inguru zeudela, legeak gehienez 55 uzten duenean.
l Deskantsurako eskubidea ez da errespetatzen. Pertsonari sortzen dion minak ez du konponbiderik.
Bestelakoak
l Pixkanaka hobetzen ari gara eta gehiago hobetu daiteke.
l Jendeak ondo pasatzen du, eta hori positiboa da.
l Konponbideak bilatzeko ordua da: adibidez, jende multzoa beste leku batera eraman, egokia den zonalde batera, bizilagunek atseden hartu ahal izateko.
l Egoera zaila da: gazteak eta ez hain gazteak ondo pasatzen dute, tabernak beteta eta lanean ari dira. Badago jendea ‘desmadratzen’ dena, baina ez denak. Kaleko soinua ezin da ebitatu.
lKalean galdetu beharko litzateke zer pentsatzen duen jendeak, kartelak jarri... sakon ikertu.
l Jende askok gauean ixiltasuna nahi du, baina badago beste jende asko gauez lan egiten duena eta egunez lo egiten duena. Arazoa konplexua da.
l Konponbideak bilatzeko ordua da: adibidez, jende multzoa beste leku batera eraman, egokia den zonalde batera, bizilagunek atseden hartu ahal izateko.
l Denen artean egin beharreko lana da gauzak hobetzeko, borondate onarekin.
(*) Kaxkoko batzarrean auzotarrek emandako iritzi solteak dira goikoak.
Ez da auzo elkartearen balorazioa