«Ereñotzu Ekinez hautagaitza babestu dute, baina honen gainetik, Auzo Udala babestu dute; eskerrik asko eta zorionak auzotarrei»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 29a, 02:00

«HAUTESKUNDE hauekin borobildu da, orain 5 urte hasitako lana; eta orduan urrun ikusten zen proiektua, martxan da. Aukera izan duen guztietan, Ereñotzuko auzoak Auzo Udalaren aldeko apus­tu garbia adierazi du. Eskerrik asko guztiei»; Ereñotzuko auzotarrei eskerrak emateko, prentsa oharra idatzi du Ereñotzuko Olak auzo elkarteak, Kroni­kara. Oharrean, joan den igan­dekoan erakutsi zutena­ga­tik zoriontzen dituzte bizila­gunak. Azaltzen dutenez, bozkatzera deituta zeuden 481 auzotarretatik 337k eman zuten botua; %70ak. Horrez gain, botoa emateko hiru kutxa izan zituzten ereño­tzuarrek, eta oharrean azaldu dutenez, hiruetan izan zen antzeko partehartzea: «hala ere, guri Auzo Udalari bozketa baloratzea dagokigu, eta honetan, bozka eman zuten 337tatik 335ek Ereñotzu Ekinez hautagaitza babestu zuten. Azkenik, diote hemendik aurrerako lana errazagoa izango dela auzotarren babesarekin: «orain fase berri batean sartzen gara, eta hasiera guztiak bezala, ez da erraza izango; baina auzoan sumatzen den ilusio eta babesarekin, gauzak errazago izango dira».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!