Preso politikoen eskubideak aldarrikatu zituzten atzo , Elkartasun Egunean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 29a, 02:00

elkartasun Eguna izan zen atzo Hernanin, preso po­litikoen eskubideak aldarrika­tzeko, eta hauei eta euren senide eta lagunei elkartasuna adierazte­ko. Aste osoan zehar izan dira ekitaldiak herrian, eta atzoko egunak, ehundaka lagunen partehartzearekin, borobildu zuen Elkartasun Astea bera. Goizean, ume zein helduek hartu zuten parte herri krosean, er­diguneko kaleetan barrena. Bazkaldu aurretik berriz, pintxo lehia­keta eta bertso poteoan ibili ziren hernaniar ugari. Arra­tsaldean enkanteak eta desa­fi­yuak hartu zien aurre eguneko ekintza nagusiei: manifestazio eta ekitaldiari. Eta gaueko kon­tzertuek eman zieten bukaera, Eguna eta Asteari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!