Unai Fanori berretsi egin dio kondena Auzitegi Gorenak

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 29a, 02:00

Unai Fanori hogei urte eta hilabete bateko espetxe zigorra ezarri zion joan den urteko azaroan Espainiako Auzitegi Nazionalak; eta orain, Auzitegi Gorenak, berretsi egin du kondena hori. Fano 2008ko irailaren 23an atxilotu zuen Frantziako Po­liziak, Maria Lizarragarekin batera. Biei ETAko kide izatea eta armak edukitzea egotzi zieten. Espainiak atxilotuak bere esku uzteko eskatu zion Frantziari, eta 2008ko abenduaren 18an estraditatu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!