Aurten bai, txapeldun eta 3garren mailara!

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 29a, 02:00

hamar urteren ondoren, Hernani 3garren mailara itzuli da. Atzo Arrasaten iraba­zit­a lortu zuten mailaz igo­tzea, Mondragoni 0-3 gailenduta. Partidu hasie­ratik hernaniarren nagusi­ta­suna nabaria izan zen berdegunean, eta jokoan ge­hiago zirela erakutsi zuten.


Olasagasti, Bereziartua eta Omarrek borobildu zuten taldearen lana
25 bost minutu pasatsu zirela, Olasagastik sartu zuen hernaniarren aurre­neko gola, buruz; 0-1. Han­dik aurrera, hasieratik nabaria zen nagusitasun hori haundituz joan zen. Hernaniarrak jaun eta jabe izen ziren lehen zatiaren amaieran; baita bigarrena­ren hasieran. Hala, 55garren minutuan Bereziartuaren golak partidua erabaki zuen. Eta azkenean, amai­tzeko ordu laurden baten faltan, Omarrek borobildu zuen emaitza, eta her­naniarren ametsa. Jon Loran entrenatzai­learen esa­netan, partiduaren klabea freskotasun fisikoan eta partidua irabazteko be­ha­rra izan zen: «Hernani oso ondo, indartsu iritsi da liga bu­kaerara, eta hori, zelaian nabaria izan da. Mon­dra­gonek ez zuen ezer jokoan, eta Hernaniren gola jaso bezain pronto, etsi zuten»

«Kriston pausua izan da herriarentzat eta taldearen historiarentzat»
«Ez zen urteko helburu na­gusia, baina denboraldiak au­rrera egin ahala, goiko postuetan kokatu zen taldea. Presioari ondo eutsi, eta azken asteetako helburu nagusia betetzea lortu dugu. Ika­ragarria izan da, historikoa. Kriston pausoa izan da herriarentzat, taldea­r­entzat eta honen historia­ren­tzat»; emozio pun­tuarekin egin zuen denboraldiaren balorazioa Jon Loranek, partidua bukatuta. Jokalari, entrenatzaile eta talde osoa­ren zoriontasuna trans­mititu zion Kronikari, ametsa gau­zatu ostean.


Aurreneko ospakizuna, atzo, Santa Barbara elkartean
Denboraldia bukatuta, eta helburua gauzatuta, ospaki­zunetan murgildu ziren atzo txuri berdeak. Partidua irabazi edo galdu, afaria zuten antolatuta Santa Barbara elkartean, taldeak urte guztian egindako lana saritzeko; atzokoan ordea, saria, hori, liga txapelketa eta igoera izan ziren. Gaurtik aurrera berriz, datorren deboraldiari begira da kluba: «disfrutatu ostean, lanean jarraitu behar dugu, datorren denboraldiari begira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!