Azokaz gain, tailerra eta animazioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 28a, 02:00

Bigarren eskuko azoka izango da gaur 10:30etatik 13:30etara. Horrez gain, umeek jostailuak egiteko tailerra izango dute eta kale animazioa.

Hilabeteko azken larunbata izaki, Bigarren eskuko azoka izango da gaur Atsegindegin, eta zenbait berritasunekin dator gaurko azoka; izan ere, umeentzako tailerra eta kale animazioa izango dira. Azoka 10:30etatik 13:30etara egongo da zabalik eta bertan erosteko aukera izango da: arropa, zapatak, koadroak, pitxiak, jostailuak, liburuak, etxeko tresnak... Umeentzako tailerra 11:00etatik aurrera izango da. Berrerabili daitekeen materialarekin jostailuak egingo dituzte. 11:30etatik 12:30etara kale animazioa izango da, Kantu Kantoi taldearen eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!