Gaztelumendi, Rezola, Lasarte, eta Osa lehenengo faseko azken saioan, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 28a, 02:00

Hernaniko Bertso Eskolako bost ordezkari ari dira parte hartzen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo fasean. Aurreneko saioa izan zuten, eta guztiek dute aurrera egiteko aukera. 60 bertsolari ari dira parte hartzen aurreneko fase horretan, eta 32 pasako dira aurrera. Lan erdiak eginda, gaur, bihar eta datorren asteburuan izango dituzte datozen saioak. Gaur bik izango dute saioa, Usurbilen: Unai Gaztelumendik , 11:30etan eta Agin Rezolak 17:30etan. Bihar ere, Bertso Eskolako beste bik izango dute saioa: Arnaitz Lasartek Gabirin, 17:30etan eta Iker Osak Aretxabaletan, 17:30etan. Azkenik, datorren asteburuan, ekainaren 5ean, Asier Aspirozek izango du saioa, Zumarragan, 11:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!