Izena emateko epea zabalik, `kirolprobak.com´ helbidean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 30a, 02:00

Azeri Bila herri lasterketa izango da Hernanin datorren ekainaren 18an. Parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea. Aurten, aldez aurretik, www.kirolprobak.com helbidean bakarrik eman ahal izango da izena. Egunean bertan, lasterketa aurretik ere izango da aukera. CD Hernanik jakinarazi duenez, aurtengo nobedadea txipa izango da, denbora zehatz-mehatz neur­tzeko jarriko dutena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!