‘Jaso dezagun hiri bat’ obra joko dute, Joxan Goikoetxeak moldatu eta Juan Garziak euskeratua. 18:00etan San Telmo aurrean (Zuloaga plaza).
hernani Musika Eskola publikoko akordeoilariak Donostian izango dira gaur, Olatu Talka egitarauaren barruan. Ekitaldi pila bat antolatu ditu Donostiako Udalak, eta tartean bat, hernaniarrek emango duten kontzertua: Jaso dezagun hiri bat, 18:00etan, Zuloaga plazan.
Paul Hindemith konpositore alemanak 1930ean sortu zuen opera hau, eta umeak soilik bizi diren hiri baten sorrera deskribatzen du. Joxan Goikoetxeak akordeoirako moldatu du, eta Juan Garziak egin zuen euskerara itzulpena. Apirilaren 16an estreinatu zuten Hernaniko Akordeoi Topaketan, eta gaur Donostian izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!