Gipuzkoako Txapelketa amaituta, bihar, Ereñotzuko bolatokian, beterano, emakume, gazte eta haurren txapelketa jokatuko dute. Goizez eta arratsaldez izango da: 10:00etatik 11:30etara eta 16:30etatik 17:30etara. Bestalde, joan den asteburuan Gipuzkoako Txapelketako azken tiraldia jokatu zen, eta Hernaniko bolariek ez zuten egunik onena izan. Antonio Minerrek 12garren egin zuen, Migel Burugainek 14garren, eta Migel Arrozpidek 16garren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!