Partehartzaile kopurua betetzen ari da, eta izen-emateko epeak zabalik jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 28a, 02:00

Ereñotzun aurreneko mendi lasterketa egingo dute datorren asteburuan. Oindira igo eta jeitsi egingo dute buelta, 12,7 km. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, partehartzaile kopuruaren erdia bete da, eta gainontzekoek aste honetan zehar dute izena emateko azken aukera. Ibai Mendi kirol dendan edo www.herrikrossa.com helbidean eman behar da izena. Horrez gain, antolatzaileek gaineratu dute, aste honetan zehar jaso behar direla kamisetak eta dortsalak, Ibai Mendin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!