Hernanik Bidegoienen kontra partidu zaila jokatuko du, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 28a, 02:00

Partidu zaila eta gogorra espero du gaur Hernanik, Herriarte­koan. Bidegoien taldearen kontra jokatuko du, ohikoa baino motzagoa den Bidaniako pelotalekuan. Kadetetan, Altuna anaiek jokatuko dute Urdanpi­lleta eta Aburuzaren kontra. Bidaniakoak dira faborito, baina hernaniarrek duten jokoa erakusten badute, irabazteko aukera dute. Jubeniletan Lujanbio eta Murgiondok jokatuko dute, Zelaia eta Zinkunegiren kontra. Partidu berdindua espero da, eta Hernanik Bidegoieneko aurrelaria partidutik kanpo uzten badu, aurrera egiteko aukera haundia izango du. Azkenik, seniorretan, Ojuel eta Gorrotxategik jokatuko dute Zelaia eta Zinkunegiren kontra, eta ohi bezala, partidua irabazteko faboritoak dira. Partiduak 18:00etan hasiko dira, eta pelota elkarteak dei egin die zaletuei Bidaniara ikustera joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!