Errematea falta, hirugarren mailarako

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 28a, 02:00

Real Unionen kontrako garaipenarekin, zailena egin du Hernanik; gaur, Mondragoni irabazi, eta 3garren mailako talde izango da. Partidua arratsaldeko 18:00etan jokatuko da, Arrasaten.

Hernanik esku-eskura du ametsa: hiru puntu besterik ez ditu behar 3garren mailako taldea izateko. Mondragonen kontra jokatuko du denboraldiko azkeneko partidua, lider postuan, Arrasaten. 18:00etan hasiko da neurketa, eta azken urteetako 90 minutu garran­tzitsuenak jokatuko dituzte txuri berdeek: 10 urteren ondoren, 3garren mailara bueltatzeko txartela inoiz baino gertuago dute. Igoera zuzena, irabazita Partidua irabaziz gero, Hernanik zuzenean lortuko luke pasea. Berdindu edo galduz gero berriz, Real Unionen emaitzaren zain egon beharko luke. Irungoak bigarren dira sailkapenean, 74 punturekin, Hernanik baino bat gutxiago; eta gol-averagea aldeko dute. Irungoek Ordiziaren kontra jo­katuko dute, Galen, ordu be­rean: arratsaldeko 18:00etan.

Hernani 3garren mailako talde izango da, kasu hauetan:
Hernanik Ordiziari irabazita: Hernani 78 puntu Real Union 77 (gehienez)
Hernanik berdinduta eta Real Unionek galduta: Hernani 76 Real Union 74
Hernanik galduta eta Real Unionek galduta: Hernani 75 Real Union 74

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!