Txus Congil gogoratuko dute gaur, Donostiako Haizearen Orrazian

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 28a, 02:00

Omenaldia eguerdiko 12:00etan egingo dute. Askagintzak antolatu du eta dei egin diete Congil ezagutzen zutenei, bertara hurbiltzera.

txus Congil omenduko dute gaur Askagintzako lagunek Donostiako Haizearen Orra­zian. Azaldu dutenez, Txus Congilek gustuko zuen lekura eramango dute bere memoria, itsaso ondora. Ome­naldia Askagintzak an­to­latu du, eta dei egin diete Congil ezagu­tzen zuten guztiei, Haizearen Orrazira hurbildu eta omenaldiarekin bat egitera. Eguer­diko 12:00etan izango da.

Hernanin ezaguna, Askagintzan egin zuen lanagatik
Txus Congil otsailaren 14an hil zen, 58 urte zituela, azken urteak gaixo pasa ostean. Askagintzako sortzaileetako bat izan zen, eta drogomenpekotasunaren gaia asko landu zuen. Hernanin horregatik zen hain ezaguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!