hogei urte betetzen dira 2011n Osiñagako Jai Batzordea auzoko festak antolatzen hasi zela, eta aurten, urte guzti horietan bidelagun izan dituzten guztiekin ospatu nahi dituzte. Asko izan dira laguntzaileak, eta urte bakoitzeko festak berezi egin dituztenak, eta horregatik, Jai Batzordeak dei egin diete Osiñagako Arriatsuko Eskolara hurbildu, eta eurekin festak ospatzera. Ohi bezala, egitarau zabala antolatu dute, bi nobedarekin: aurrenekoa, joan den larunbateko Orhiko Xoria emanaldia; eta bigarrena, datorren larunbateko desafioa.
Jolasak, desafioa, sagardo eta bakailu dastaketa, eta dantzaldia, larunbatean
Umeen mountain bike lasterketak eta hamaiketakoak hartuko die aurre aurten ere festen hasierako txupinazoari. 10:00etan izango dute lasterketa auzoan barrena; eta 12:00etan, suziria lehertu bezain laister, haur jolasen txanda izango da: lokotxak biltzea, eltzetxua puskatzea... Egun berezia izan ohi da larunbata auzoko umeentzat, elkartu eta ondo pasatzeko aitzakia bikaina izaten baita. Arratsaldean auzoko gazteek dute hitzordua, 16:30etan: helduen partiduen ohitura atzean utzi, eta gazteak izango dira larunbatean auzotarren arteko pelota partiduak jokatuko dituztenak. Eta ondoren, aurtengo beste nobedadea: desafioa. Zein baino zein ariko dira bi koadrila, aizkoran, txingan, eta korrika. Desafioa amaituta, Bertso Eskolako bertsolariek girotuko dute urtetik urtera herritar gehiago biltzen dituen sagardo eta bakailu dastaketa. Gaueko giroaz berriz, 20garren urteurrenean ere hutsik egin gabe, Laiotz arduratuko da. Bi saio egingo dituzte: aurrenekoa 20:30etatik 22:00etara; eta bigarrena 00:30etatik aurrera.
Bazkaria, bertsolariak eta abere dema, igandean
Igandean Xapre taldea eta Telleria eta Peñagarikano bertsolariak arduratuko dira festak girotzeaz. Eguerdian auzokoak gogoratuko dituzte beheko zubian. Eta ondoren, helduen arteko pelota partiduak jokatuko dira. Eguneko momentu nagusietako bat bazkari herrikoia izango da; bertan elkartuko dira auzotar gehienak. Arratsaldean berriz, abere dema jokatuko da: zein baino zein ariko dira Paollaren eta Azkonobietaren zaldiak, 800 kiloko harriarekin.
`Orhiko Xoria´ emanaldiak piztu du festa giroa Osiñagan
JOAN Mari Beltranek eta bost taldekideek Orhiko Xoria emanaldi arrakastatsua eskaini zuten larunbatean Arriatsuko Eskolan, gerturatuko auzotar eta heritarren gozamenerako. Euskal Herriko musikaren inguruko paseotxoa eskaini zuten, bazter guztietako musika gerturatuz. Emanaldiak sortutako giroak festak gerturatzen ari direla erakutsi zuen.EGITARAUA
Ekainak 4, larunbata10:00: Mountain bike haurrentzat, eta ondoren hamaiketakoa partehartzaileentzat.
12:00: Txupinazoa eta haur jolasak.
14:00: Bazkaria guretzat.
16:30: Auzoko gazteen arteko pelota partiduak.
17:30: Herri kirolak; zein baino zein, bi kuadrilen arteko desafio ikaragarria: aizkoran, txingan eta korrika.
19:00: Bertso saioa Bertso Eskolako bertsolariekin.
Ondoren: Sagardo eta bakailu dastaketa. Bitartean auzoko trikitilariak arituko dira.
20:30etatik 22:00etara: Dantzaldia Laiotzekin.
00:30etan: Dantzaldia berriro Laiotzekin.
Ekainak 5, igandea
Egun osoan: XAPRE trikitixa taldea giroa alaitzen.
12:00: Auzokoak gogoratuz beheko zubian.
12:30: Helduen arteko pelota partiduak.
13:00: Auzoko trikitilarien saio berezia.
Ondoren: Telleria eta Peñagarikano bertsolariak.
14:00: Herri bazkaria Arriatsun.
18:00: Abere dema ikusgarria: Imanol `Paollaren´eta Azkonobietaren zaldiak. 800kg harriarekin.
Bi egunetan: Auzoko baserri eta etxeen argazki erakusketa.