Hernaniar batek salatu du, erasotu egin dutela

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 28a, 02:00

Hernaniar batek salatu du erasotua izan zela aurre­ko larunbatean, 17:00­­­ak aldera, Antziola auzo­­­­­an. Ertzainetan jarri du sala­keta. Azaldu due­nez, oi­nez zijoala modu bor­titzean atze­tik bultza egin zioten eta lu­rre­ra bota zuten. Ondo­ri­oz, zau­riak ditu, batez ere, aur­pe­gian. Lurrean ze­goe­la, pol­tsa lapurtzen saiatu ziren era­sotzaileak. Altxatzea lor­­tu zue­­­nean, kokotsetik odo­­­le­tan zegoela konturatu zen eta bui­­­laka hasi eta bi gizo­nez­kok alde egin zutela iku­si zu­en. Bertatik pasa zi­ren Er­tzai­nei eskatu zien la­guntza eta an­bulategira era­man zuten eta handik, Os­pi­talera. Ez ditu erasotzaileak ezagutzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!