Bilduk eskerrak eman ditu jasotako babesagatik eta lanerako prest eta gogoz dagoela jakinarazi du

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 28a, 02:00

«Gure ahaleginean laguntza beharko dugu. Zuekin egin beharko dugu lan Hernani hobea izan dadin eta horretarako bideak eta eskaintzak landuko ditugu», azaldu du koalizioak.

«Zorionak Hernani! Zo­rio­nak zuen konfidantza gu­gan jarri eta Bilduri bozka eman diozuen guztiei. Eske­rrik asko Hernani! Eskerrik asko garaipen hau posible egin duzuen guztiei eta aha­legina egin duzuenei; denen ahaleginak batuta gehiengo osoa lortu dugulako», eske­rrak eman ditu Bildu koali­zioak, prentsa ohar bidez. Gehiengo osoa lortuta, aha­­­l­e­gina orain beraiei dago­kiela gaineratu du eta lane­ra­ko prest eta gogoz dagoela lan taldea. Ahalegin horre­tan, la­gun­tza beharko dutela nabar­men­du du: «laguntza es­ka­­tu­ko du­gu eta zuen parte har­tzea es­kertuko dugu. Her­­na­nia­rren parte hartzea beharko dugu auzotan, kul­tu­­ran, in­gu­­ru­giroan, kirole­an, merka­ta­ri­­tzan, hezkun­tzan... eta bes­­te hainbat es­pa­rrutan eta egitas­mo orokor zein zeha­tze­­tan. Zuekin egin beharko dugu lan Hernani ho­­bea izan dadin eta horre­ta­rako bideak eta eskain­tzak landuko ditugu».

Gatazka gainditzeko, ilusioa
Bilduk Euskal Herrian lortu­tako emaitzak historikoak eta oso garrantzitsuak direla az­pi­­­­­­­­­marratu du, «honek bizi du­­­gun gatazka gainditzeko pro­zesua babesten duelako eta ilu­­­sioa eta gogoa da­­ka­rrelako gure herrira. Beraz, bil­­du gu­re­kin lanera», egin du dei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!