Hernanin 27 Preso politiko daude, eta horiei eta iheslariei eta euren senide eta lagunei elkartasuna adierazteko, Elkartasun Eguna izango da gaur. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta hasteko, herri krosa izango da, 11:00etan. Ondoren, pintxo lehiaketa eta bertso poteoa izango dira. Bazkari herrikoia ere antolatu dute, euskal txerri eta guzti.
Manifestazioa eta ekitaldia ilunabarrean, 20:00etan izango dira eta eguna agurtzeko, kontzertuak gaztetxean: Blaka, Ze esatek! eta Materiagris. Sarrerak salgai, Garin, Rioja, Txili eta Zintzarrin.
Egitaraua:
11:00 Herri krosa
12:00 Pintxo lehiaketa eta
bertso poteoa
15:00 Bazkari herrikoia
Ondoren haurrentzat jolasak
16:30 Enkantea
18:00 ‘Desafiyua’
20:00 Manifa eta ekitaldia
22:30 Kontzertuak gaztetxean.
Sarrerak salgai Garin, Rioja, Txili
eta Zintzarri tabernetan.