Gipuzkoako Froga Konbinatuen txapelketa jokatu zen joan den asteburuan Elgoibarren, eta Hernaniko sei atleta bertan izan ziren, sprinta, hesiak, pisua eta luzeera probetan: Paul Alvarez alebina, Ane Lopez infantila, Malen Martinez infantila, Carla Kortabitarte infantila, Naiara Mouriño infantila eta Nerea Mouriño infantila. Paul Alvarez hernaniarra txapelduna izan zen, eta urrezko domina eskuratu zuen alebinetan; eta Ana Lopez berriz azpitxapelduna izan zen alebinetan, eta zilarrezko dominarekin itzuli zen etxera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!