Nagore Fernandez de Lucoren proiektua entzungai, Musika Eskolako eta Musikeneko txistularien eskutik

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 27a, 02:00

Emanaldia gaur izango da, arratsaldeko 19:30etan, Udaleko Areto Nagusian. Bost abesti eskainiko dituzte.

txistu kontzertu berezia es­kainiko dute gaur, Uda­leko areto nagusian, Her­naniko Mu­­sika Eskolako eta Musike­neko txistulariek. Nagore Fernandez de Luco txistulari gasteiztarrak amaitzear ditu goi mailako txistu ikasketak. Ho­ri dela eta, ikasketa bukaerako proiketu gisa, kontzertu berezia antolatu du; hain zuzen, horren zati bat da gaur eskainiko dutena. Emanaldia arratsaldeko 19:30­etan hasiko da, eta bost abesti eskainiko dituzte: Jo, mutilak, gogoz; Dos melodias; Gogoan; Asmaketak; eta Bi gehi bi= lau.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!