Sasoikok sendabelarren jardunaldiak antolatu ditu larunbatean. Udaberria puri-purian dagoela aprobetxatuz, irteera antolatu dute Leitzarango Bailarara. Bertan, sendabelarrak ezagutu eta jasoko dituzte. Ondoren, hauen inguruko dokumentazioa jaso eta diapositibak ikusiko dituzte. Jardunaldia Mikel Benito naturopatak eskainiko du, eta goiz eta arratsaldekoa izango da. Izena emateko bi telefono jarri dituzte: 943 331 183 begin_of_the_skype_highlighting 943 331 183 end_of_the_skype_highlighting eta 647 222 561.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!