Txistu kontzertu berezia izango da bihar, 19:30etan, Udaleko areto nagusian. Nagore Fernandez de Luco Gasteizeko txistulari gazteak goi mailako txistu ikasketak amaitzear ditu. Hori dela eta, ikasketa bukaerako proiektu gisa oso kontzertu berezia prestatu du, bihar Hernanin eskainiko dutena. Musikene eta Hernaniko Musika Eskolako txistulariak ariko dira. Kontzertuan, proiektu amaierako kontzerturako prestatu duen errepertorioko zati bat eskainiko dute. Abestiak, ondorengoak: Jo, mutilak, gogoz; Dos melodias; Gogoan, Asmaketak; eta Bi gehi bi=lau?.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!