Azken partidura joateko autobusa antolatu du CD Hernanik, eta izena emateko aukera izango da gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 25a, 02:00

Erregional Ohorezko Mailako taldeak azken partidua du larunbatean, Arrasaten, Mondragon taldearen kontra. Irabaziz gero, Hernanik zuzenean lortuko luke hirugarren mailarako igoera. Herritar ugarik azaldu dute Arrasatera partidua ikustera joateko asmoa, eta hori kontuan izanda, CD Hernanik autobusa antolatu du. 10 euro balio du eta bidaia eta sarrera dago barne. Izena emateko Onddi, Rioja edo Garin tabernetatik pasa behar da; azken eguna bihar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!