JOXE Amiama psikopedagogoa izango da bihar Hernanin, Rosas y espinas en el camino hacia la autonomia de nuestros hijos deituriko hitzaldia ematean. Hitzaldian, Amiamak azalduko du behar berezia duten umeek autonomia lortzeko bidean hartu behar dituzten erabakiak. Horrez gain, beste hainbat aspektu ere jorratuko ditu: gurasoek prozesu horretan sentintzen dituzten beharrak eta umeei prozesu horretan nola lagundu esaterako. Diskapazitatea duten umeen inguruko guztientzat antolatu du Koxkak hitzaldia, hau da, senide, lagun, ezagun, irakasle, familia eta abarrentzat. Helburua, guztiek gaiaren inguruan hausnartzea da. Hitzaldia arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara emango du, Biterin, eta bitarte horretan, haurtzaindegi zerbitzua izango da umeentzat.