Hernaniko zortzi herritar ezagunek euskal presoek bizi duten egoera azalduko dute gaur, Udalean egingo den mahainguruan: Oier Mendizabal kirolariak, Maialen Lujanbio bertsolariak, Joanmari Larrarte Berria taldeko kontseilariak, Graxi Morzillo preso-ohiak, Joxe Lasarte sagardogileak, Tomas Arozena herritarrak, Juan Ignazio Arrieta zinegotziak eta Igor Perez LABeko langileak hain zuzen.
Mahaingurua Elkartasun Astearen barruan antolatu dute, herritarrei gaur egungo egoera azaltzeko asmoarekin. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da, Udalean.
Bertso afaria bihar,
Ministro eta Silveirarekin
Bihar berriz, bertsolaritza gustuko dutenek hitzordua dute Santa Barbara elkartean: Ministro eta Silveirarekin bertso afaria antolatu dute. Sarrerak salgai daude, 15 euroan, Garinen.
Elkartasun Egunean, krosa, bazkaria, manifestazioa
eta kontzertuak
Elkartasun Eguna, asteko egun nagusia, larunbatean antolatu dute. Goizeko 11:00etan dute aurreneko ekitaldia, herri krosa, eta handik aurrera izango da zertaz gozatu: 12:00etan pintxo lehiaketa eta bertso poteoa antolatu dute, eta ondoren, bazkaria. Indarrak berreskuratu ostean, haurrentzako jolasak izango dira. 16:30etatik aurrera berriz, enkantea eta desafiyua antolatu dituzte. Manifa eta ekitaldi nagusia 20:00etan egingo dituzte; eta 22:30etatik aurrera kontzertuak izango dira.
Gaur:
19:30 Elkartasunaren
inguruko hitzaldia. Udaletxean
Bihar:
21:00 Bertso Afaria Santa Barbarako soziedadean. Ministro eta Silveira bertsotan.
Larunbata, Elkartasun Eguna :
11:00 Herri Krosa
12:00 Pintxo lehiaketa eta bertso poteoa
15:00 Bazkari herrikoia
Ondoren haurrentzat jolasak
16:30 Enkantea
18:00 ‘Desafiyua’
20:00 Manifa eta ekitaldia
22:30 kontzertuak gaztetxean