Urumeako autobia bikoizteko lanek eragindako aberia baten ondorioz, Hernaniko gune nagusiak urik gabe egon ziren astelehen eguerditik astearte eguerdira arte. Horrek, kalteak eragin zituen denda, taberna, enpresa eta herritarren artean. Udalak herritarrei jakinarazi die jasandako kalteengatik salaketa jartzeko aukera dutela Udaletxean. Bertan, ur mozketak eragindako kalteak azaldu beharko dituzte, eta bertatik bideratuko dute eskaera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!