Nola definituko zenuke M-15 edo indignatuen mugimendua?
Milaka persona anonimoen mugimendua da, behingoz herritik sortua, herriak zer behar duen eta zer nahi duen elkarrekin erabakitzeko sortua. Askok espero genuen gazteengandik sortutako mobilizazio masibo bat. Arrazoiak asko dira, horien arten, azken denboraldiko egoera ekonomiko kaxkarra, eta bestela ere aspaldidanik eta sakonetik datorren ustelkeri politikoa. Beti merkatuen agindupean egoteak ekarri du gizarteak geroz eta askatasun murritzagoa izatea.
Zeintzuk dira aldarrikapenak? Eta protestaren helburuak?
Helburu nagusia `demokrazia´ hitzari dagokion esanahia bueltatzea dela esango nuke, `herriaren gobernua´ alegia. Politikan, ezinbestekoa den gizartearen partehartze haundiagoa izatea eskatzen da; 4 urtetik behin egin ohi dugun fartsarekin ez baita inolaz ere nahikoa. Helburua gizarte berri bat eraikitzea da, pertsonei lehentasuna emango diona, eta interes ekonomikoen gainetik dagoena. Aldarrikapen eta proposamen zerrenda hauek mugimenduaren web horrian eskuragarri daude www.tomalaplaza.net-en.
Nola antolatzen dituzue Sol-eko lanak eta
asanbladak?
Sol-eko kanpaldia batzorde ezberdinetan antolatua dago: inmigrazioa, azpiegitura, komunikazioa, politika, zuzenbidea, ingurugiroa, eta abar. Bakoitzak barne-batzarretan adosten ditu egin-beharreko lanak, eta ondoren, bere gain hartzen dituzte arlo bakoitzeko zereginak. Jarduera garrantzitsuenak eta proposamen orokorrak (hauek baleude) Asanblada Nagusira eramaten dira, denon adostasuna eskuratzeko. Bide honetan sortutako ideia eta ekintzak jende arruntarenak dira, izan ere, egunero batzen da komisio eta asanbladetara adin eta ideologi mota guztietako jende berri ugari. Ondorioz, sistema asanblearioak eta jende aniztasunak, askotan, prozesua luzea eta nekarria izatea eragiten du. Baina honek bakarrik ziurtatzen du guztion ahotsa entzutea. Gizartearen egoera hobetzeko sistema bakarra.
Estatuko hainbat hirietara hedatu da protesta. Espero zenuten erantzuna?
Ez genuen halako erantzunik espero. Edonola ere, mugimendua foro ikaragarri bat da, herriarentzako benetan demokratikoa dena. Hortaz, erantzuna hainbeste tokietara hedatu izana, sorpresa eta opari ikaragrria izan da. Gainera, ez da Estatuan bakarrik zabaldu, atzerrira ere ikaragarri hedatu da. Portugalen eta Grezian orain arte esaterako, jendea kalera atera izan da errekorte sozialak eta etorkizun falta gaitzesteko. Estatu espainiarrean ordea, jendea geldirik egon da orain arte. Nonbait, azkenean, ohartu gara barnetik datorren arazo bat dela, ez direla ajuste ekonomiko xume eta pasakor batzuk. Argi dago denok pairatzen ditugula, beraz, denok egon behar dugula protesta honetan tinko. Horrenbeste finkatu den kapitalismo eta demokrazia liberal hau egun batetik bestera aldatzerik ez dago, noski. Baina plazetako indar eta ahotsak batzen doazen heinean, beste sistema batekin amestea posible da, eta beharrezkoa.
Hauteskundeak izan berri dira. Nolako etorkizuna du mugimenduak?
Gizartean izan duen erantzuna bistan dago, eta bakoitzaren amorru ixila ahots ozenen bihurtu da; eta lo zeuden askoren kontzientzia ere esnatu da. Mugimenduak politikagintzan izango duen eragina aurreikustea ezinezkoa da, baina ziur nago izango duela. Usteldutako politika kasu batzuetan, herriak alternatiba hartzen jakin duela erakutsi du historiak, Islandiako iraultza kasu. Bertan, egoera jasanezina zen korrupzioagatik. Herriak kalera atera, eta Gobernuaren dimisioa eskatu zuen. Orain konstituzio berri bat ari dira idazten, modu asanblearioan, politikari eta bankariak kartzelan daudela. Subiranotasuna herriak berreskuratu du. Adibidea hortxe daukagu.