Jubenilek 8-12 galdu zuten atzo Santboiana taldearen aurka eta Estatuko Gazte Txapelketatik kanpo geratu dira. Hernaniarrek partidu ona egin zuten. Irabazten hasi ziren 8-0 eta lehenengo zatia aurretik bukatu zuten: 8-7. Bigarren zatian, partidua oso orekatua izan zen eta 8 minutu besterik geratzen ez zirenean, katalanek entsaioa egin eta 12-8 aurreratu ziren. Hernaniren entsaioa Aritz Otaegik egin zuen eta zigor kolpea Ekhi Aranburuk sartu zuen. Hernani txapelketatik kanpo geratu den arren, gustora dago emandako mailarekin. Azpimarratu du 6-7 kadete ibili direla jubenilekin eta ikusi dela harrobi ona dagoela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!