hernaniko Udalak turismo informazio gunea jarriko du uztailean eta abuztuan, udalerriaren inguruko informazioa zabaltzeko. Hala, Hernanira hurbiltzen diren bisitariek, turismo informazio gunera hurbildu bezain laister jakingo dute zein leku bisitatu ditzaketen . Turismo gunean praktiketako pertsona bat ariko da informazioa ematen, hala jakinarazi du Hernaniko Udalak. Azaldu duenez, turismo praktika aldia egiteko aukera eman nahi dio turismo ikasketak egiten ari den ikasle bati, eta hortaz, deialdia luzatu du. Praktikak egiteko interesa dutenek Hernaniko Udalera jo behar dute. Erregistroan, praktikak egiteko bete behar diren oinarriak jasoko dituzte, eta izena ere bertan emateko aukera izango dute. Erregistroa 09:00etatik 13:00etara dago zabalik, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 30a da