izena emateko epea zabaldu dute datorren ekainaren 18an Azeri Bila herri lasterketan parte hartu nahi dutenentzat. Azken urteetan izena emateko hiru modu izan dira: internetez, dendetan eta egunean bertan. Aurten ordea, CD Hernanik jakinarazi duenez, aldatu egin dute modua: interneten www.kirolprobak.com helbidean bakarrik izango da aukera (eta ez www.herrikrosa.com-en) eta lasterketa aurretik, lekuan bertan ere izango da okasioa. Korrikalariak 16:00etan abiatuko dira Urbietatik.
Bederatzi kilometroko
ibilbidea,
Hernanitik barrena
Ibilbidea aurreko urteetako berdina izango da. Urbieta kaletik aterako dira korrikalariak, eta kale berean helmugaratuko dira; tartean, 4,5 kilometroko ibilbideari bi buelta emango dizkiote.
Aurtengo
nobedadea, txipa
Lasterketak berak ere izango du beste nobedade bat aurten: korrikalariek txipa izango dute oinean. Hala, irteeratik helmugarako bidean egiten duten denbora zehaztasun osoz jakin ahal izango da.
Lasterketako emaitzak, sailkapena, 19:45ak inguruan banatuko dituzte, eta ondoren egingo dute garaikurren sari banaketa. Horrez gain, partehartzaile bakoitzarentzat kamiseta bat banatuko dute.