ARGAZKI Lehiaketa antolatu du Berriakek, Hernanin bisitatu daitezkeen lekuen inguruan. Azaldu dutenez, lehiaketarekin sare sozialen aldeko apostua egin nahi dute, eta horregatik Facebook bidez egitea erabaki dute.
Parte hartzeko Berriakeko fan izan behar da, Facebooken
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, Berriak Elkarteko fan egin behar dute lehenengo. Ondoren, Hernanin bisitatu daitekeen leku baten argazkia bidali behar dute dinamizador@comercio-gipuzkoa.com helbidera. Emailean, izen-abizenak, telefono zenbakia eta argazkian agertzen den lekuaren izena bidali behar dute. Bi argazki sarituko dituzte, bi pertsonentzako afari banarekin.