Katalanen azken minutuko entsaioak, Hernani txapelketatik kanpo utzi du

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 23a, 02:00

Jubenilek 8-12 galdu zuten atzo Sant­boia­­­­na taldearen aurka eta Estatuko Gaz­­­­­te Txapel­ke­tatik kanpo geratu dira. Her­na­niarrek partidu ona egin zuten. Ira­bazten hasi ziren 0-8 eta lehenengo zatia aurretik bukatu zuten: 7-8. Bigarren zati­an, partidua oso orekatua izan zen eta 8 minutu besterik geratzen ez zirenean, katalanek entsaioa egin eta 12-8 aurreratu ziren. Hernaniren entsaioa Aritz Otaegik egin zuen eta zigor kolpea Ekhi Aranburuk sartu zuen. Hernani txapelketatik kanpo geratu den arren, gustora dago emandako mailarekin. Azpi­marratu du 6-7 kadete ibili direla jubenilekin eta ikusi dela harrobi ona dagoela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!