Gehiengo osoa lortu du Bildu koalizioak Hernanin, atzo, 4.205 hernaniarrek botoa eman eta gero, botoa emandakoen %42,4k hain zuzen ere. Bilduk 9 zinegotzi izango ditu, eta Luis Intxauspe izango da, beraz, Hernaniko Alkatea, datozen lau urteetan.
Bigarren indarra EAJ-PNV izan da, 1.731 botorekin, eta 3 zinegotzi izango ditu Udalean, PSE-EEk bezala. Sozialistek 1.613 boto lortu dituzte aurtengo hauteskundeetan, eta 3 zinegotzi. Hamaikabatek zinegotzi bat galduko du, eta 893 botorekin, zinegotzi bat izango du. PPk 480 boto lortu ditu, eta zinegotzi bat izango du, lehen bezala. Aralar eta EB-Berdeak alderdiak zinegotzirik gabe geratu dira. Aralarrek 418 boto lortu ditu, eta EB-Berdeak 300.
Guztira, 15.157 hernaniar zeuden deituta botoa ematera, eta horietatik 9.918 hernaniarrek eman zuten botoa; orain lau urte baino 800 lagun gehiagok. Abstentzioa, %34,56koa izan zen.
Boto kopurua igo
Igo egin da Hernanin boto kopurua. 9.123 hernaniarrek eman zuten botoa 2007an, eta aurten 9.918 hernaniarrek eman dute, ia 800 boto gehiago, eta abstentzia asko jaitsi da: %40-ekoa izan zen 2007an, eta %34,5 aurten.
EAJ-PNVk lortu du igoera haundiena Hernanin, 738 boto gehiago lortu baititu, 2007an baino eta zinegotzi bat gehiago izango du. PSE-EEk ere igo egin du boto kopurua, 203 gehiago, eta 3 zinegotzirekin segiko du. Bilduk eta PPk ere igo egin dute boto kopurua. Hamaikabat, Aralar eta EB-Berdeak-ek boto gutxiago jaso dituzte, 2007an baino.
Gehiengo osoa,
Hernanin bigarren aldiz
Bigarren aldia da Hernanin, alderdi batek gehiengo osoa lortzen duena. 1999an Euskal Herritarrokek lortu zuen, 5.015 botorekin.
Bildu (9 zinegotzi)
Luis Intxauspe: «Zorionak Hernani! Bildu gurekin lanera!».
EAJ-PNV (3 zinegotzi)
Andoni Amonarraiz:
«Bildu zoriondu behar dugu,
lehenengo. Gu
gustora gaude emaitzekin, eta
gure bidean segiko dugu»
PSE-EE (3 zinegotzi)
Estefania Morcillo:
«200 boto gehiago lortu ditugu, eta gustora gaude emaitzekin. Herriak
erabaki du, Atez Atekoarekin segiko dugula»
H1! (zinegotzi 1)
Iñaki Arratibel:
«Helburua bete dugu, ordezkaritza izango dugulako Udalean. Hernanik Atez Atekoaren alde bozkatu du. Guk sistema
horrekin kritiko segiko dugu»
PP (zinegotzi 1)
Zinegotzi bat
izango du Partidu Popularrak, azken
4 urteetan bezala, boto kopurua
mantentenduta.
Aralar
Ernesto Merino:
«Emaitzak ez dira onak guretzat. Zorionak eman behar dizkiogu irabazleari, eta lanean jarraituko dugu». yy
EB-Berdeak:
Boto kopurua jaitsi egin du EB-Berdeak alderdiak, eta galdu egin du ordezkaritza.