«Erabateko babesa lortu dugula esan liteke. Auzotarren %70ek bozkatu du eta horietatik ia denek Ereñotzu Ekinez babestu du. Kopuru polita da; orain arteko bidearen baieztapena. Eta oso gustora gaude emaitzarekin». Horiek dira Imanol Lizeaga Ereñotzuko Auzo Alkate izango denaren lehenengo hitzak, emaitzak jakin ostean.
Ereñotzun 481 bizilagun zeuden botoa ematera deituta eta horietatik 337k bozkatu zuten; 335ek Ereñotzu Ekinez hautagaitzari eman zion babesa. Abstentzioa oso bajua izan zen, %29,94; horrek erakusten du ereñotzuarren apostua Auzo Udalaren alde.