Hernani Gipuzkoako He-rriarteko Txapelketako finalaurdenetara sailkatu da, atzo Arrasateri 3-0 irabazi ostean. Atzokoak bueltako partiduak izan ziren. Joanekoak aurreko astean jokatu zituzten eta orduan ere, 0-3 irabazi zuen Hernanik.
Kadeteetan, Altuna anaiek 22-2 irabazi zuten; Jubeniletan, Lujanbiok eta Murgiondok 22-12; eta seniorretan, Aizpitartek eta Gorrotxategik 22-16.
Finalaurdenetan Bidegoien izango dute aurrez aurre hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!