Zubipe futbol zaletuz lepo, sekulako giroa, hirugarren mailara igotzea jokoan, hil ala biziko partidua... eta Hernanik irabazi! 1-0 irabazi zion atzo Real Unioni eta sekulako pausoa eman du, izan ere, hirugarren mailara igotzeko, datorren asteburuan Mondragoni irabaztea besterik ez du. Dena dela, ez dute partidu erraza espero eta beste final bat izango balitz bezala hartuko dute. Atzokoa halaxe izan baitzen. Bi taldeek helburu bera eta ikuspegi bera zuten eta partidu oso parekatua izan zen.
Hernanik lehenengo zatian aukerak izan zituen eta horietako batean iritsi zen gola. Korner bat atera eta Peruk buruz sartu zuen. Real Unionek hortzak estutu zituen, batez ere bigarren zatian, eta azken momentura arte sufritu zuten txuri berdeek.
Partidua historikotzat hartu du taldeak. Egindako kalkuluen arabera, Hernani eta Irungo 1.500 zaletu bildu ziren atzo Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!