Lehenengo puntuari, erantzun ederra

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 22a, 02:00

l Hernaniko bertso eskolako bost ordezkariek egin dute lehenengo saioa, eta denak daude aurrera egiteko aukerarekin. l 60 bertsolari ari dira fase honetan, eta 32 pasako dira hurrengo fasera. l Agin Rezola dago lehenengo postuan, 367 punturekin.

Erantzun diote lehendabiziko puntuari, eta ederki eran­tzun ere, Hernaniko bertso es­kolako 5 ordezkariek. Gipuz­koa­ko Bertsolari Txa­pel­keta jo­koan da, eta orain­dik ezer erabaki gabe badago ere, bost kideek daukate aukera hurrengo fasera pasatzeko, 60 bertsolariren artean. Agin Rezola lehenengo postuan dago, 367 punturekin. Asier Azpirozek ere lan ederra egin zuen, bere saioa irabazi egin baitzuen. Unai Gaztelu­mendik ere bigarren egin zuen bere saioan, eta puntuazio ona dauka. Iker Osak saio ederra egin zuen, eta puntuazio txukuna lortu du. Arnaitz La­sar­tek lehendabiziko saioan kantatu zuen, eta bigarren postua lortu zuen; dena dela, puntuazioak gu­txien lagundu diona bera da, eta hurrengo saioan posturen bat erremontatu beharra dau­ka aurrera egiteko.


Lehenengo fasean, lan erdiak eginak
60 bertsolari ari dira lehendabiziko fasean eta 32 pasako dira aurrera. Lan er­diak egin dituzte, denek saio banatan kantatu baitute. Da­tozen bi asteburuetan jokatuko dira hu­rren­go saioak, asteburu ho­ne­tan arnasa hartuta. Bi sai­oe­tako puntua­zio­ak kontuan har­tu­ta, lehenengo 32ak pasako di­ra bigarren fa­sera; urrian ha­si­ko da fase hori eta han zai dauzkate beste 12 ber­tsolari.


Aukerak, denek
Hernaniko eskolako ordezkari guztiek dituzte aukerak aurrera egiteko, puntu gutxiren gorabeheran jende asko dagoelako. Bitartean, bigarren puntuari erantzuna prestatzen ari dira bertsolariak.

Lehenengo fasea
Azken saioa


l  Unai Gaztelumendi
Maiatzak 28 - Usurbil - 11:30
l  Agin Rezola
Maiatzak 28 - Usurbil - 17:30
l  Arnaitz Lasarte
Maiatzak 29 - Gabiri - 17:30
l  Iker Osa
Maiatzak 29 - Aretxabaleta - 17:30
l Asier Azpiroz
Ekainak 5 - Zumarraga - 11:30

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!