ZORTZIKO HAUNDIA
Arrandegiko kolan esaten dute aspaldi ez zaituztela ikusi.
Normala. Larraulera bizitzera joan ginenetik, denbora asko pasa det Hernanira etorri gabe eta etortzen naizenean ibili behar izaten det parkez parke. Oso parke ederrak dauzkazue Hernanin eta… Kar, kar, kar.
Oholtza gainean ere aspaldi ez zaitugu sumatu, baina sumatu zaitugunean arrastoa utziaz.
Orain egin dezakedana da aukeratu. Bueno, aukeratu, dauzkadan aukeren artean. Hamaika Bertutek asko lagundu dit horretan eta saio berezi xamarretan kantatzeko suertea eduki det. Orduan, dakidana da, bolara batean kantatuko deten azkenekoa dela eta joaten naizenean, joaten naiz kriston irrikiarekin. Kriston irrikiarekin, eta bi asteko tentsioarekin. Eta joaten naiz egun horretan azkeneko gaua balitz bezela eta garantia hori da ez? Behintzat, ahal dezun guztia eman egingo dezula.
Bertsolaritza ez dezula utzi alegia.
Ez eta gainera ez nuke nahi. Iruditzen zait alde guztietatik interesantea dela. Adibidez, umeak ikustea zu ez zarela bakarrik ama, baizik eta pertsona oso bat zerala eta hor sartzen dira zure aisialdia eta zure zaletasuna.
Hernaniko bertsolaritza ere ez dezu aparte utzi, ze hor bada liburu bat tartean, ez?
Bai, bueno, orain ari naiz bakoitzak esateko zauzkanak idatzi, ordenatu, lotu… eta horrelako lanak egiten. Lan oso polita da, baina uste baino lan gehiago dagoena. Eta batez ere, da lan bat ez nukeena nolanahi egin nahi. Azken puntua jartzen diodanean gustora firmatu eta handik 10 urtera ere firmatzeko modukoa izan dadila. Beti izan naiz epe motzeko lanak egin dituena eta orain nahi det zerbait aurrera begira geldituko dena. Gauza asko bilduko ditu eta nik nahi detena da dibertsidade hori mantentzea. Nik uste, hor daukatela lanik haundiena.
PUNTU ERANTZUNA
Iñaki Zelaiak
Estitxu Eizagirreri:
Alaba izatetik
ama izatera
alde gutxio dago
gautik goizera.
Lehen bizitzaren zentro
bakarra norbera
orain ondorengoen
makulu tankera.
`Etorri etxera!`
`Bukatu platera!`
`Itxaron ilera`...
lehen guk kolpera
hautsitako arauen
zaintzaile gera.
Estitxu Eizagirrek
Arnaitz Lasarteri:
Ereñotzu plazatik
Illunbe plazara