Uterga eta San Miguel, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 22a, 02:00

utergak eta San Miguelek aukera asko zituzten txapelketa irabazteko, izan ere, joaneko par­tidua 40-21 irabazi zuten eta 19 tantoko aldea, ez zen gutxi. Espero bezala, eurek eraman zi­tuzten atzo Udaberriko Tor­neo Mixtoko txapelak Matxin IIIari eta Urrutia Iari 38-40 iraba­zita. Matxin IIIa eta Urrutia Ia irabazten hasi ziren 0-7, baina Uterga eta San Miguel gertu­ratu eta 10 tantotara berdinduta geratu ziren. Handik aurrera, aurretik jarri ziren eta eurek dominatu zuten partidua. 15 tantotara berdinduta egotetik, 22-17ra pasa ziren eta kalkuluen arabera, dagoneko txapeldunak ziren. Dena dela, borrokatzen jarraitu zuten eta emaitza azkenean 38-40 izan zen. Urrutia Ia izan zen par­tiduko pelotaririk onena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!